Sugan – Sinesten Lyrics

Gaur egungo ibar honen atarian
ekaitz ororen aharrausietan
hortzak erakusten dizkit bizitzaren oihartzunak
zein zaila den arrazoi baten zai
mugatua zaudela onartzea
denbora badoala eta atzean zu zaudela
hutsik sentitzea, arnastea
ezerk ez zaituela berpizten
argi guztia esfortzu gain gizatiarren esku dela
ezinezka ta minez aurrera
norabidea jada galduta
norbaitek, zerbaitek lagun nazadan nor naizen sinesten
sinesten, sinesten, sinesten
nor naizen sinesten, sinesten
hitz merkeen mintzaira tristea
ezer ulertzen ez duelako
nire bihotzak nire sentimendu guztien erruz
jaioko naiz etorkizun hartan
zeure alboan oroituz nola
nire penak ez ziren munduko uholdeen kausa
sinesten, sinesten, sinesten
nor naizen sinesten, sinesten

Comments (0)