Neomak – Hamen Lyrics

La la ra la ra la ra la ra
La la ra la ra la ra

La la ra la ra la ra la ra
La la ra la ra la ra

La ra la ra la, la ra la ra la
La ra la la la ra la

La ra la ra la ra la ra la
La ra la ra la ra la ra la

Soinujoleak plazara datoz oihuez lagunduta
Nire begiak kriskitinei so zeharo txundituta

Musika ozen, gizonek txalo
Ama etxean sartuta
Kantu alaien atzean hamaika
Inposaketa ezkutatuta

Musika ozen, gizonek txalo
Ama etxean sartuta
Jaia kondena bihurtu liteke
Kate astun hauei lotuta

Kanpoan hotz da dagoeneko, eguna itzali da
Ni bitartean ispiluari parez pare begira

Ilea askatu, gona altxatu
Ta lotsaz beherantza tira
Nik zu eder ikusten zaitut baina
Arauak hala omen dira

Ilea askatu, gona altxatu
Ta lotsaz beherantza tira
Pekaturik handiena ote da
Norberarekiko desira?

Pekatuen zamak
Zenbat irauten du
Damuaren bidean?
Konfesatuko naiz
Pekatuz pekatu
Irrintzi bakoitzean

Pekatuen zamak
Zenbat irauten du
Damuaren bidean?
Konfesatuko naiz
Pekatuz pekatu
Irrintzi bakoitzean

Besteentzako egun handia heldu da azkenean
Amonaren brotxea dirdirka darama bularrean

Bihotza hutsik, barrenak heze
Haren begiak parean
Ez daki nola maitatu behar den
Lotura baten izenean

Bihotza hutsik, barrenak heze
Haren begiak parean
Bere burua maitatzen sekula
Erakutsi ez diotenean

Besteentzako egun handia heldu da azkenean
Amonaren brotxea dirdirka daramat bularrean

Bihotza hutsik, barrenak heze
Zure begiak parean
Ez dakit nola maita zaitzakedan
Lotura baten izenean

Bihotza hutsik, barrenak heze
Zure begiak parean
Nire burua maitatzen sekula
Erakutsi ez didatenean

Pekatuen zamak
Zenbat irauten du
Damuaren bidean?
Konfesatuko naiz
Pekatuz pekatu
Irrintzi bakoitzean

Pekatuen zamak
Zenbat irauten du
Damuaren bidean?
Konfesatuko naiz
Pekatuz pekatu
Irrintzi bakoitzean

Pekatuen zamak
Zenbat irauten du
Damuaren bidean?
Konfesatuko naiz
Pekatuz pekatu
Irrintzi bakoitzean

Comments (0)