Nakar – Garaia Harri Lyrics

Merkantziek su hartzen duten bitartean
Metafora guztiak erailko ditugu
Burgesiaren hondakinak, gure lehengaiak

Irudi izoztu bat da gure itxaropena
Txukun ta garbi dago hondamendia
Markesinako kristal hautsian bilatu (dut) zure irria

Garaia harri erraldoi bat da
Mugiezina, mugiezina
Zizelkatuko duenik ez da
Ukiezina, ukiezina
Inork ez du etorkizunik nahi

Zerk hurbilduko gaitu zerura?
Nork hurbilduko zaitu zerura?

Jada ez duzue hotelik eraikiko
Infernu honetan: Lur
Jada ez duzue hotelik eraikiko
Infernu honetan: Lur

Garaia harri erraldoi bat da
Mugiezina, mugiezina
Zizelkatuko duenik ez da
Ukiezina, ukiezina
Inork ez du etorkizunik nahi

Inork ez du etorkizunik nahi
Inork ez du etorkizunik

Comments (0)