Izaro – Zingirak Lyrics

Bat, bi
Bat, bi, hiru, lau

Zingirako uretan
Aspaldi da gelditu
Denboraren orbaina
Hoba ez entenditu

Pasatakoa iragan
Esperoan zein etorkizun?
Oraina ere bilduta
Agur baten eman nizun

Jakina da denborak
Guztia sendatzen du
Baina esaidazu zuk orain
Denbora nork sendatuko du?

Nik ere maite zaitut
Baina ez nago seguru
Nahiago dut banoa
Benetan barkaidazu

Erlojurik gabe ere
Denborak arnasten du
Gaueko aterpetan
Ezin nauzu ezagutu

Hankak lurrean eta
Zeruarekin dantzatu
Harezko gazteluak egin
Eta zingiretan bainatu

Comments (0)