Urte asko eman ditu basoa zaintzen
Zuhaitzei gora begira, itxoiten
Ez ditu gauzak argi
Are ilunago orain
Oraindik ere hori posible bada
Hanpatuak behar ditu zainak odolez, dolorez
Oinak lurrean dituenak duen ziurtasunaren adorez
Eta gora egiten du
Ahal duen guztietan
Baina ez du ezer ikusten
Enpatia basoa mozten hasi da
Eta zurekin amestu du gizonak
Zurekin, soilik zurekin
Zurekin, beti
Piztu da piztia
Eta ez dago atzera bueltarik
Ez da hemen jainkorik hau gelditzeko gai denik
"Hitza hitz"dio zeruko pintada handiak
Hastear da ikastear dugun garai berria
Enpatia basoa mozten hasi naiz
Eta sexuarekin amestu dut orain
Zurekin, soilik zurekin
Zurekin, beti
Basoa naiz
Basoa nauzu, nauzu
Basoa naiz
Basoa nauzu, nauzu
Comments (0)