Aurkitu nauzu bidean
amets egiteko beti prest
zerua ukitu nahiean
alferrik baina bizirik
eta ez esan, ez pentsatu
horregatik, ezkutatuko naizenik
Baina zure begiek esnatu dute
ilunpetan zegoen itxaropena
Hitzik esan gabe oihukatzen naute
Ez ez etsi, ez etsi, ez etsi
Irauten jaio nintzen egunetik
itsumustuka, malko baten
ibilbidean galdurik
loturik, orotzaipenean
mehatxuak, irudiak
honezkero, burutik kendu ezinik
Baina zure begiek esnatu dute
ilunpetan zegoen itxaropena
Hitzik esan gabe oihukatzen naute
Ez ez etsi, ez etsi, ez etsi
Nire baitan helmuga bat
oraindik urrun sentitzen dudana
ez nuke nahi bide horretan
nire hitzekin zure begirada
itsasoan galtzerik
ez arren
ez etsi
Baina zure begiek esnatu dute (ez etsi)
ilunpetan zegoen itxaropena (ez etsi)
Hitzik esan gabe oihukatzen naute (ez etsi)
Ez etsi
Comments (0)