Governors – Baneki Lyrics

Burua jaten, barrena lehertuz
Gertatzen dena ezin ulertuz
Eta irratiak zer dio?
Ezin zentrurik hartu bere hitzei

Arima hustuz, ametsak haustuz
Pasatako denbora ezin agurtuz
Kutxa inozo horrek zer dio?
Jauntxo berrien hitzei bide eman dio

Gaur ere lo hartu nahi dut
Nire printzipioak inori ere saldu barik
Inguruan ez baitago
Traizioa besterik

Jakin baneki non nabilen ni
Jarraituko nuke aurrerantz
Baina hemen nago bakar bakarrik
Bide egokia aurkitu barik
Bakarrik

Gezurrak jarriz, egiak kenduz
Bertsio ofiziala garbi mantenduz
Egunkarietako azaletan
Zer ostiaz dabiltza berbetan?

Titularretan, lerro denetan
Egia saldu dute ta gu sofatik so
Baina altxatu egingo naiz!
Baina altxatu egingo naiz!

Gaur ere lo hartu nahi dut
Nire printzipioak inori ere saldu barik
Inguruan ez baitago
Traizioa besterik

Jakin baneki
Jakin baneki

Gaur ere lo hartu nahi dut
Nire printzipioak inori ere saldu barik
Inguruan ez baitago
Traizioa besterik

Jakin baneki non nabilen ni
Jarraituko nuke aurrerantz
Baina hemen nago bakar bakarrik
Bide egokia aurkitu barik

Jakin baneki
Jakin baneki

Comments (0)