Gaurko mendeak eskaini digu
Gauza bat zinez polita
Polita eta goxoa eta
Hozena bezain galanta
Zuri begira pasatzen dugu
Zenbait eta zenbait punta
Gure etxean sartzen baituzu
Arrats maite dugun besta.
Agur beraz zuri
Agur telebista
Tan tiruriruri
Tan tirurira
Agur telebista
Profeten, profeta.
Dena kolore lilura kantu
Ministroak usu mintzo
Bai eta jaun presidenta
Su ondoan kokoriko
Horiek denak oso abilki
Heldu dira egunero
Gauza hoberik ez zin zen asma
Euskaldunen frantsezteko.
Agur beraz zuri
Agur telebista
Tan tiruriruri
Tan tirurira
Agur telebista
Gezur eta adreta.
Munduko berri ara unata
Kirola eta bestea
Haundi maundien faltsukeriaz
Dira haiek bete betan
Jaun aberatsak baitira egun
Telebistaren jabeak
Jabeak eta populuaren
Lokarazle trebeak
Agur beraz zuri
Agur telebista
Tan tiruriruri
Tan tirurirura
Agur telebista
Gu guzien, gu guzien
Gu guzien izorratzaile galanta.
Telebista, telebista, telebista, telebista, telebista, telebista.
Comments (0)