Kopla bat kantatuko dut
Hau da lehenengo bertsoa
Arabarra naiz ta harro nago
Altxa dezagun kolkoa
Burua bero
Neguko egun hotzenetan
Ezagutu ginen
Bilera amaigabetan
Aspaldi daramagu
Zerbait berrian sinisten
Ez dakigu nora
Baina ari gara iristen
Lehortu malkoak
Asko da lortu duguna
Gure gurasoak
Ez ziren euskaldunak
Sortu dugu herri berri bat
Bidean izerditan eraikia
Zuk ere baduzu lekua
Hemen gaude gu, etorri gugana
A la bin, a la ban, a la bin, bon, ban
Zurito, Kubata, Txakoli, Patxaran
Bi Aspirina y un Trankimazin
Ajeak gogor jotzen dabil
Azkena eta etxera
No hay manera
Parrandak irabazi dit, erruduna beti da bera
Ez nintzen atera behar
Baina karpan sartu zara
Ta trago batzuen ostean
Liatzen hasi gara
Ay, ama, zein gozoa den sentsazio hau
Betirako izan dadila
Sortu dugu herri berri bat
Bidean izerditan eraikia
Zuk ere baduzu lekua
Hemen gaude gu, etorri gugana (alde!)
Etorri, etorri, etorri gugana
Gu hemen izango gara
Etorri, etorri, etorri gugana
Zu zara hemen falta den bakarra
Zu zara hemen falta den bakarra
Etorri, etorri, etorri gugana
Gu hemen izango gara
Etorri, etorri, etorri gugana
Zu zara hemen falta den bakarra
Sortu dugu herri berri bat
Bidean izerditan eraikia
Zuk ere baduzu lekua
Hemen gaude gu, etorri gugana
Comments (0)