Etxea urrun utziaz isilean eten
Laino umel guztiak behelaino bihurtu arte
Bidean oker, begirada zuzen
Bidegurutze berrian aske naiz sentitzen

Bihotz bulkada berriez emanaz pausua
Kideen babesean besarkada estua
Estutuaz eskua ta aipua
Ortzimuga erretzen begietan sua

Itzaletan ageri da zahar den zubia
Piztu zeruko izarren bizia
Lagunen barre algarak eta
Autoan abestutako lehen abestia

Basoa isilik dago ta ez daki inorrek
Bide epela ohartarazi ipar orratzek
Zubiek, izarrek, lagunek orratzek
Agurtuaz bidea hotzikara bortitzek

Itzaletan ageri da zahar den zubia
Itzali zeruko izarren bizia
Lagunen barre algarak eta
Autoan abestutako azken abestia

Comments (0)